1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:02:10,666 --> 00:02:13,541
SPLIT
KROAZIA

4
00:02:25,583 --> 00:02:26,625
Itxaron.

5
00:02:39,041 --> 00:02:41,041
<i>Gutxienez 16 zaindari daude,</i>

6
00:02:41,708 --> 00:02:42,875
<i>eta lau ibilgailu.</i>

7
00:02:43,916 --> 00:02:45,999
Konradek armak lekuz aldatuko ditu.

8
00:02:46,000 --> 00:02:47,040
Arma asko dira.

9
00:02:47,041 --> 00:02:48,749
<i>Elementu galanta da.</i>

10
00:02:48,750 --> 00:02:51,957
Eremua eskanerrez
eta maiztasun inhibitzailez josi du.

11
00:02:51,958 --> 00:02:54,332
Barruan, komunikazioa galduko dugu.

12
00:02:54,333 --> 00:02:56,916
Galdera bat. Ba al dugu jaiegunik?

13
00:02:57,541 --> 00:02:59,165
<i>Milennial</i> hutsa zara, Nile.

14
00:02:59,166 --> 00:03:00,582
<i>Galderak badu zentzua.</i>

15
00:03:00,583 --> 00:03:03,415
Nile, jaiegun bat ere ez genuen

16
00:03:03,416 --> 00:03:04,957
berriak ginenean.

17
00:03:04,958 --> 00:03:06,874
Bueno, Joe eta Nicky.

18
00:03:06,875 --> 00:03:08,541
Labirintoa zuentzat.

19
00:03:10,416 --> 00:03:11,332
Zer?

20
00:03:11,333 --> 00:03:12,665
Benetan?

21
00:03:12,666 --> 00:03:13,999
<i>Ez kezkatu.</i>

22
00:03:14,000 --> 00:03:16,040
Ez da 1853an bezala gertatuko.

23
00:03:16,041 --> 00:03:17,582
<i>Zer diozue?</i>

24
00:03:17,583 --> 00:03:19,207
Kanoi bat zegoen.

25
00:03:19,208 --> 00:03:20,665
Ez genuen ikusi.

26
00:03:20,666 --> 00:03:22,415
Bookerri tokatu zitzaion.

27
00:03:22,416 --> 00:03:28,374
Kanoiak burua lehertu zion.
Labirintoan ezin genuen burua topatu.

28
00:03:28,375 --> 00:03:30,958
Eta berak, noski, ezin zigun lagundu.

29
00:03:32,666 --> 00:03:33,875
<i>Ondo egongo da?</i>

30
00:03:41,541 --> 00:03:42,791
Lanera, ekipo.

31
00:03:44,041 --> 00:03:45,957
<i>Abisatu Konrad ikusten baduzu.</i>

32
00:03:45,958 --> 00:03:48,082
<i>Bi morroi kaia zaintzen.</i>

33
00:03:48,083 --> 00:03:49,750
<i>Nagusiaren arrastorik ez.</i>

34
00:03:53,541 --> 00:03:54,625
Kaixo.

35
00:04:03,125 --> 00:04:04,333
Arma bakarra dauka.

36
00:04:05,291 --> 00:04:06,332
Ziur zaude?

37
00:04:06,333 --> 00:04:08,666
Hil zaitezkeela gogoratu behar dizut?

38
00:04:10,166 --> 00:04:11,166
Egia.

39
00:04:38,833 --> 00:04:41,208
Bueno, mutilak. Badakizue zer egin.

40
00:04:41,791 --> 00:04:43,875
<i>Erakarri ahal bezainbeste zaindari.</i>

41
00:04:52,875 --> 00:04:55,000
- Hau niretzat!
- Ez!

42
00:05:05,875 --> 00:05:07,916
<i>Funtzionatu du. Zuen bila doaz.</i>

43
00:05:12,666 --> 00:05:15,291
Jarraitu behar gaituzte, ez harrapatu.

44
00:05:30,541 --> 00:05:31,958
Ederki, goazen barrura.

45
00:06:01,208 --> 00:06:02,915
Kulunka erotiko bat falta da.

46
00:06:02,916 --> 00:06:05,624
Zure garaian ere
arte itsusia ikusiko zenuen...

47
00:06:05,625 --> 00:06:08,291
Honen itsusia? Azken mendean ez behintzat.

48
00:06:10,166 --> 00:06:11,708
Armak kargatzen hasi dira.

49
00:06:13,333 --> 00:06:14,415
Mugitzen ari dira.

50
00:06:14,416 --> 00:06:16,166
Zalapartak ikaratuko zituen.

51
00:06:48,375 --> 00:06:50,916
Gogoratu behar dizut
zu ere hil zaitezkeela?

52
00:06:52,208 --> 00:06:54,625
- Joango naiz?
- Ez. Ni beti naiz lehena.

53
00:07:23,250 --> 00:07:24,165
Nicky.

54
00:07:24,166 --> 00:07:26,291
Astiroago, Joe! Astiroago!

55
00:07:41,666 --> 00:07:43,333
Emango diegu bueltatxo bat?

56
00:08:00,625 --> 00:08:01,625
Kaka zaharra!

57
00:08:38,125 --> 00:08:38,958
Ostia.

58
00:09:30,708 --> 00:09:32,333
Konrad goian dago.

59
00:09:46,833 --> 00:09:48,208
Etorri!

60
00:10:01,041 --> 00:10:02,041
Nicolò!

61
00:10:22,625 --> 00:10:23,582
Ondo zaude?

62
00:10:23,583 --> 00:10:24,625
Bai.

63
00:10:57,958 --> 00:10:59,082
Mugitu.

64
00:10:59,083 --> 00:11:00,458
Geratu nire atzean.

65
00:11:06,166 --> 00:11:07,957
Hamasei zaindari?

66
00:11:07,958 --> 00:11:09,040
Barkaiozu.

67
00:11:09,041 --> 00:11:11,207
CIAn ez zioten zenbatzen irakatsi.

68
00:11:11,208 --> 00:11:13,000
Kontzentratuko gara lanean?

69
00:12:00,333 --> 00:12:01,833
Ondo geratzen zaizu.

70
00:12:20,375 --> 00:12:24,333
Dena prest. CIAn dudan kontaktua
zazpi minutu barru helduko da.

71
00:12:25,250 --> 00:12:27,457
Armak biltzeaz arduratuko da.

72
00:12:27,458 --> 00:12:29,458
Orduan goazen hemendik.

73
00:12:47,333 --> 00:12:48,625
Badakizu zer esan?

74
00:12:49,291 --> 00:12:50,499
Pentsatzen ari naiz.

75
00:12:50,500 --> 00:12:53,916
Nabaritzen zaio.
Mendeak behar izan ditut konturatzeko.

76
00:12:56,291 --> 00:12:57,540
Ezin da Andy deszifratu.

77
00:12:57,541 --> 00:12:58,957
Nik baietz uste dut.

78
00:12:58,958 --> 00:13:00,707
- Bai!
- Bai?

79
00:13:00,708 --> 00:13:02,208
- Bai?
- Bai, noski.

80
00:13:04,333 --> 00:13:05,583
Egia esaten ari da.

81
00:13:06,583 --> 00:13:09,250
- Azken bietan.
- Begiak dar-dar egin dio.

82
00:13:10,541 --> 00:13:11,583
Ezker begiak.

83
00:13:12,083 --> 00:13:13,125
Zer?

84
00:13:13,750 --> 00:13:14,583
Gezurra.

85
00:13:15,166 --> 00:13:16,208
Ziur?

86
00:13:16,958 --> 00:13:18,208
Gezurra.

87
00:13:24,541 --> 00:13:26,125
- Milesker.
- Milesker.

88
00:13:28,250 --> 00:13:30,375
Zer da hilkorra izatearen txarrena?

89
00:13:31,708 --> 00:13:33,541
Aje madarikatuak.

90
00:13:35,208 --> 00:13:36,500
Jasanezinak dira.

91
00:13:38,791 --> 00:13:40,165
Zer egiten duzu zuk?

92
00:13:40,166 --> 00:13:41,208
Berehala nator.

93
00:13:43,708 --> 00:13:45,457
Edatea dibertigarria da.

94
00:13:45,458 --> 00:13:47,415
- Nor da?
- Mutil lagun berria.

95
00:13:47,416 --> 00:13:48,625
Goazen ohera.

96
00:13:51,625 --> 00:13:53,499
Hori, edan beste bat.

97
00:13:53,500 --> 00:13:55,957
Basurde batek bezala egingo duzu zurrunga.

98
00:13:55,958 --> 00:13:58,750
- Hara bestea...
- Zuk lotan hitz egiten duzu.

99
00:14:01,083 --> 00:14:01,958
Gabon.

100
00:14:05,000 --> 00:14:06,540
Gaur bikain aritu zara.

101
00:14:06,541 --> 00:14:09,207
Gutxigatik ez naiz
ontziarekin etxean sartu...

102
00:14:09,208 --> 00:14:12,250
Batzuetan, hobe da
azkarra izatea samurra baino.

103
00:14:13,041 --> 00:14:14,375
Hori da gaurko lezioa?

104
00:14:14,875 --> 00:14:15,833
Bai.

105
00:14:22,625 --> 00:14:24,416
Txantxak egiten dituzu, baina...

106
00:14:25,875 --> 00:14:26,915
zer moduz zaude?

107
00:14:26,916 --> 00:14:27,833
Ni?

108
00:14:30,625 --> 00:14:32,083
Oso pozik.

109
00:14:36,541 --> 00:14:37,666
Bakean nago.

110
00:14:40,458 --> 00:14:43,165
Tipoa leihotik bota duzunean bezala?

111
00:14:43,166 --> 00:14:44,916
Ez zuen baketsua izan behar.

112
00:14:45,875 --> 00:14:46,916
Bidali berehala.

113
00:14:47,458 --> 00:14:50,415
Hilkorra izango naiz,
baina ez dut erretiroa hartu.

114
00:14:50,416 --> 00:14:53,541
Nire kontaktuak egiaztatu du
Konrad ez zela eroslea.

115
00:14:54,041 --> 00:14:56,957
Bitartekari bat da, aurrekoak bezalakoa.

116
00:14:56,958 --> 00:14:58,332
Eta nor da eroslea?

117
00:14:58,333 --> 00:14:59,915
Zer egingo dute armekin?

118
00:14:59,916 --> 00:15:02,915
Iheskorra da. Ez du arrastorik uzten.

119
00:15:02,916 --> 00:15:06,333
Lortu duten guztia
segurtasun kamera baten irudi hau da.

120
00:15:07,208 --> 00:15:08,125
Zaude.

121
00:15:10,958 --> 00:15:11,791
Zer?

122
00:15:14,666 --> 00:15:15,957
Badakizu nor den?

123
00:15:15,958 --> 00:15:17,041
Bai.

124
00:15:19,666 --> 00:15:21,541
Bueno, ez. Baina...

125
00:15:22,958 --> 00:15:24,666
ezaguna egiten zait.

126
00:15:25,875 --> 00:15:27,666
Harekin amets egin dut.

127
00:15:28,250 --> 00:15:30,207
Ez nuen uste garrantzitsua zenik.

128
00:15:30,208 --> 00:15:31,165
Ez zen argia.

129
00:15:31,166 --> 00:15:34,500
Bale. Esan zehazki zer ikusi zenuen.

130
00:15:36,041 --> 00:15:37,166
Emakume hori...

131
00:15:38,666 --> 00:15:41,874
gela batean dago.

132
00:15:41,875 --> 00:15:44,707
<i>Liburuz betetako gela zahar batean.</i>

133
00:15:44,708 --> 00:15:46,791
<i>Hemen dago, ezta?</i>

134
00:15:51,625 --> 00:15:53,625
<i>Beste pertsona bat dago gelan.</i>

135
00:15:54,458 --> 00:15:55,583
<i>Gizon bat, baina...</i>

136
00:15:57,416 --> 00:15:59,208
<i>haren aurpegia ez dut ikusten.</i>

137
00:16:01,625 --> 00:16:04,333
<i>Baina liburuak bereak direla uste dut.</i>

138
00:16:07,208 --> 00:16:09,583
<i>Inoiz ez duzue aukerarik izan.</i>

139
00:16:12,958 --> 00:16:14,708
<i>Emakumeak min egiten dio.</i>

140
00:16:17,250 --> 00:16:18,250
<i>Eta gero...</i>

141
00:16:21,208 --> 00:16:22,291
<i>Eta gero, zer?</i>

142
00:16:22,958 --> 00:16:24,458
<i>Gero, esnatu egiten naiz.</i>

143
00:16:27,708 --> 00:16:29,333
Esanahirik izango al du?

144
00:16:30,208 --> 00:16:31,125
Ez dakit.

145
00:16:32,916 --> 00:16:35,582
Oraindik ezin dugu
aurpegi ezagutza gauzatu.

146
00:16:35,583 --> 00:16:38,124
Abisatuko dizuet lortzen dutenean.

147
00:16:38,125 --> 00:16:39,916
Ederki. Milesker, Copley.

148
00:16:45,000 --> 00:16:47,458
Ez kezkatu honengatik, bale?

149
00:16:48,541 --> 00:16:49,666
Konponduko dugu.

150
00:16:53,833 --> 00:16:56,500
{\an8}PARIS
FRANTZIA

151
00:17:13,750 --> 00:17:14,833
Booker.

152
00:17:17,375 --> 00:17:19,416
Pozten naiz azkenik zu ezagutzeaz.

153
00:17:28,791 --> 00:17:32,833
Oso denbora luzez egon naiz itxaroten.

154
00:17:34,958 --> 00:17:35,958
Quynh?

155
00:17:41,458 --> 00:17:42,458
Orduan...

156
00:17:44,625 --> 00:17:46,708
nola aurkituko dut Andromaka?

157
00:18:14,625 --> 00:18:17,291
Pentsatu duzu nora joango garen?

158
00:18:18,083 --> 00:18:20,250
Nire kontu ibiltzea pentsatu dut.

159
00:18:23,041 --> 00:18:24,833
Badakizu, nire gauzak egiteko.

160
00:18:26,333 --> 00:18:27,457
Bale.

161
00:18:27,458 --> 00:18:28,541
Milesker.

162
00:18:33,041 --> 00:18:34,375
Nirekin etorriko zara.

163
00:18:35,291 --> 00:18:36,165
Bai?

164
00:18:36,166 --> 00:18:37,666
Zure laguntza behar dut.

165
00:18:41,250 --> 00:18:42,958
Saiatu ni gabe ondo pasatzen.

166
00:18:43,458 --> 00:18:44,291
Agur, nagusi.

167
00:18:45,291 --> 00:18:46,125
Nile.

168
00:18:51,583 --> 00:18:52,750
Ez kezkatu, bale?

169
00:18:54,166 --> 00:18:55,083
Ondo pasa.

170
00:19:12,041 --> 00:19:12,875
Zer du Joek?

171
00:19:13,375 --> 00:19:14,790
Arazoren bat izan duzue?

172
00:19:14,791 --> 00:19:17,000
Bere kontu ibili nahi duela dio.

173
00:19:19,375 --> 00:19:20,708
Eta ez deritzozu ondo?

174
00:19:23,750 --> 00:19:25,541
Mila urte daramatzat harekin.

175
00:19:26,875 --> 00:19:28,499
Badakit noiz ari den gezurretan.

176
00:19:28,500 --> 00:19:29,833
Geltokira, mesedez.

177
00:19:34,625 --> 00:19:36,458
- Milesker.
- Segitu egingo diogu.

178
00:19:37,375 --> 00:19:38,208
Zer?

179
00:19:40,583 --> 00:19:41,416
Goazen.

180
00:20:00,750 --> 00:20:03,750
Berriro, badakizu non dagoen Andromaka?

181
00:20:05,583 --> 00:20:07,333
Jakingo banu ere, berdin dio.

182
00:20:07,833 --> 00:20:09,083
Erbesteratuta nago.

183
00:20:10,166 --> 00:20:12,833
- Baina aurki dezakezu.
- Ez didazu entzun?

184
00:20:15,125 --> 00:20:16,583
Erbesteratu egin naute.

185
00:20:18,500 --> 00:20:19,666
Nola aurkitu nauzu?

186
00:20:21,833 --> 00:20:22,875
Erraz.

187
00:20:23,750 --> 00:20:26,458
Mozkortuta ibili zara Parisetik bueltaka.

188
00:20:28,166 --> 00:20:30,416
Ez dakit nola ez zaituzten harrapatu.

189
00:20:32,791 --> 00:20:34,791
Orduan, hona ekarri nauzunez...

190
00:20:36,000 --> 00:20:37,625
mesede bat egin didazu?

191
00:20:39,458 --> 00:20:41,624
Bai. Barkatu.

192
00:20:41,625 --> 00:20:42,958
Egia esaten ari naiz.

193
00:20:43,458 --> 00:20:44,583
Kanporatuta nago.

194
00:20:45,083 --> 00:20:47,416
Andy aurkitu nahi baduzu, hau ez modua.

195
00:20:55,375 --> 00:20:57,041
Arropa garbia beharko du.

196
00:21:13,041 --> 00:21:14,708
Niri buruz hitz egiten zuen?

197
00:21:20,291 --> 00:21:21,625
Une oro.

198
00:21:26,833 --> 00:21:28,541
Denbora horretan guztian,

199
00:21:29,166 --> 00:21:31,333
azken hatsa hartzen nuen bakoitzean,

200
00:21:32,666 --> 00:21:35,040
harrapatuta zegoela imajinatzen nuen,

201
00:21:35,041 --> 00:21:36,916
nirea bezalako infernu batean.

202
00:21:38,875 --> 00:21:40,458
Nahi nuen guztia zen...

203
00:21:42,166 --> 00:21:45,250
handik ateratzea eta bera askatzea.

204
00:21:48,541 --> 00:21:49,875
Baina jakin berri dut

205
00:21:50,416 --> 00:21:53,000
500 urte aske daramatzala.

206
00:21:59,166 --> 00:22:01,708
Berak ere bere infernua bizi izan du.

207
00:22:02,833 --> 00:22:04,791
Hori ez da sinesteko erraza.

208
00:22:31,958 --> 00:22:35,958
Hain erbesteratuta ez da egongo
erosketak etxera eramaten badizkiote.

209
00:22:42,958 --> 00:22:44,208
Booker bakarrik dago.

210
00:22:45,666 --> 00:22:46,750
Nicky, <i>caro,</i> zer...

211
00:22:47,375 --> 00:22:48,207
Bakarrik dago!

212
00:22:48,208 --> 00:22:51,040
Bai. Baina zuk eskatu zenuen haren burua.

213
00:22:51,041 --> 00:22:52,290
Baztertu dugu.

214
00:22:52,291 --> 00:22:53,832
Bere aukera izan zen.

215
00:22:53,833 --> 00:22:56,457
Andyri tiro egin eta saldu egin gintuen.

216
00:22:56,458 --> 00:22:58,958
Zerbait gertatu da. Booker ez dago.

217
00:22:59,541 --> 00:23:01,458
Odola dago horman eta zoruan.

218
00:23:02,500 --> 00:23:04,375
Noiz hitz egin zenuen harekin?

219
00:23:05,666 --> 00:23:06,665
Joe!

220
00:23:06,666 --> 00:23:08,165
Utzi gezurrak gerorako.

221
00:23:08,166 --> 00:23:09,875
Ez dakit. Duela aste bat.

222
00:23:10,750 --> 00:23:12,165
Ondo zegoen. Bera...

223
00:23:12,166 --> 00:23:14,750
Andyri esan behar diogu,
baina ez dit erantzun.

224
00:23:15,333 --> 00:23:17,250
Echon elkartuko gara haiekin.

225
00:23:19,083 --> 00:23:20,666
- Nicky.
- Goazen.

226
00:23:23,166 --> 00:23:26,625
SEUL
HEGO KOREA

227
00:23:28,250 --> 00:23:31,375
Honaino etorri
eta norekin bilduko garen ere ez dakit.

228
00:23:32,791 --> 00:23:36,833
Hitzeman nion
haren sekretua gordeko nuela.

229
00:23:38,458 --> 00:23:40,458
Hortxe da, izkinan buelta emanda.

230
00:23:41,500 --> 00:23:44,582
Egia esan, hobe da ni lehenik joatea.

231
00:23:44,583 --> 00:23:46,207
- Ados.
- Badaezpada ere.

232
00:23:46,208 --> 00:23:48,000
Noski. Zain egongo naiz.

233
00:23:48,750 --> 00:23:49,666
Bale.

234
00:24:26,666 --> 00:24:27,541
Andromaka.

235
00:24:30,208 --> 00:24:31,625
Nire zain zeunden?

236
00:24:32,708 --> 00:24:34,291
Bueno, harrituta ez nago.

237
00:24:47,708 --> 00:24:48,541
Milesker.

238
00:24:58,833 --> 00:25:01,000
Quynhen lepokoa daramazu oraindik.

239
00:25:08,500 --> 00:25:10,041
Oraindik amesten duzu denekin?

240
00:25:11,958 --> 00:25:12,916
Adi egoten naiz.

241
00:25:13,416 --> 00:25:14,750
Badakizu nor den Nile?

242
00:25:15,250 --> 00:25:16,083
Nile Freeman.

243
00:25:17,166 --> 00:25:18,124
Bai.

244
00:25:18,125 --> 00:25:20,041
Emakume bat ikusi du ametsetan.

245
00:25:21,291 --> 00:25:23,583
Hemen zurekin egondako emakume bat.

246
00:25:24,083 --> 00:25:26,333
Zerbait jakingo zenuela pentsatu dut.

247
00:25:29,416 --> 00:25:30,833
Goazen liburutegira.

248
00:25:33,583 --> 00:25:34,833
Hitz egin behar dugu.

249
00:25:36,083 --> 00:25:37,333
Ados nago.

250
00:25:40,958 --> 00:25:45,125
Gure xedean fedea galtzeko zorian nengoen,

251
00:25:46,083 --> 00:25:49,375
lagun batek gure ekintzen ondorioak
deskubritu zituenean.

252
00:25:50,625 --> 00:25:51,833
Non dago lagun hori?

253
00:25:53,166 --> 00:25:55,666
Orduan zenbat urte dituzu?

254
00:25:57,416 --> 00:26:00,541
Zenbakia biribilduta, 2300.

255
00:26:01,708 --> 00:26:02,541
Eta zuk?

256
00:26:03,166 --> 00:26:04,250
Berrogeita hiru.

257
00:26:05,666 --> 00:26:06,583
Ikaragarria.

258
00:26:34,166 --> 00:26:35,291
Hau guztia al dago...

259
00:26:37,375 --> 00:26:39,541
hilezkorrekin lotuta?

260
00:26:40,833 --> 00:26:43,333
Bai. Hemen dago gure historia.

261
00:26:43,875 --> 00:26:46,082
Gertaerak, fikziozko istorioak...

262
00:26:46,083 --> 00:26:52,125
Hainbat kultura eta zibilizaziok
guri buruz idatzi dutena munduan zehar.

263
00:26:52,958 --> 00:26:57,124
Zure 43 urte laburretan
aurkitu duzun ororen ebidentzia.

264
00:26:57,125 --> 00:26:58,625
Kausa eta efektua.

265
00:26:59,125 --> 00:27:03,290
Ghanan salbatutako bizitza batek
medikuntzan Nobel sari bat dakar

266
00:27:03,291 --> 00:27:04,916
hiru belaunaldi geroago.

267
00:27:06,333 --> 00:27:07,750
Zer gertatu da horiekin?

268
00:27:09,916 --> 00:27:12,333
Gutako batek lapurtu zituen.

269
00:27:16,916 --> 00:27:18,625
Nileren ametsetako emakumeak?

270
00:27:21,500 --> 00:27:23,915
Hilezkor orori buruz idatzi dut.

271
00:27:23,916 --> 00:27:25,832
Zuri buruz, zure lagunei buruz...

272
00:27:25,833 --> 00:27:27,375
Nor da emakumea, Tuah?

273
00:27:28,875 --> 00:27:32,583
Izen ugari izan ditu.
Orain, Discord erabiltzen du.

274
00:27:33,666 --> 00:27:34,749
Izen iluna.

275
00:27:34,750 --> 00:27:35,958
Hor dago koska.

276
00:27:37,000 --> 00:27:38,958
Bera da ezagutu nuen lehen kidea.

277
00:27:40,041 --> 00:27:41,041
Oso aspaldi.

278
00:27:41,875 --> 00:27:42,958
Noiz?

279
00:27:44,958 --> 00:27:47,125
Guztion artean helduena da.

280
00:27:49,750 --> 00:27:52,832
Lehen hilezkorra.

281
00:27:52,833 --> 00:27:55,875
Ez, Andromaka da lehena.

282
00:27:59,583 --> 00:28:00,832
Zer diozu?

283
00:28:00,833 --> 00:28:03,416
Ez dut arrastorik topatu haren aurretik.

284
00:28:04,083 --> 00:28:04,999
Hori zen asmoa.

285
00:28:05,000 --> 00:28:06,333
Zer esan nahi duzu?

286
00:28:07,500 --> 00:28:10,416
Garai batean,
bakean eta elkarrekin bizi ginen.

287
00:28:11,208 --> 00:28:12,749
Baina mendeak igaro ahala,

288
00:28:12,750 --> 00:28:15,624
ikusi genuen, desberdinaren beldur,

289
00:28:15,625 --> 00:28:18,333
jende onak ere anker jokatzen duela.

290
00:28:28,291 --> 00:28:29,750
Zerbait egin behar dugu.

291
00:28:30,916 --> 00:28:32,041
Gu bezalakoak dira.

292
00:28:32,541 --> 00:28:34,500
Mesedez! Ez!

293
00:28:45,208 --> 00:28:48,041
Ezin dugu beste alde batera begiratu.

294
00:28:55,875 --> 00:28:58,540
Ez!

295
00:28:58,541 --> 00:29:03,125
Quynh!

296
00:29:04,583 --> 00:29:06,291
Egun hartan salbatu ninduzun.

297
00:29:06,875 --> 00:29:08,041
Bera ere han zegoen?

298
00:29:08,916 --> 00:29:09,750
Bai.

299
00:29:12,291 --> 00:29:14,540
Horren ondoren, babes hartu nuen

300
00:29:14,541 --> 00:29:16,458
nire liburuetan eta ikerketan.

301
00:29:17,041 --> 00:29:18,541
Discord ere babestu zen.

302
00:29:19,125 --> 00:29:23,500
Hurrengo bost mendeetan zehar,
dirutza eta botere itzela bildu zituen,

303
00:29:24,250 --> 00:29:26,291
arerio orotatik salbu egoteko.

304
00:29:27,083 --> 00:29:29,083
Konradi armak erosten, adibidez.

305
00:29:34,708 --> 00:29:36,874
Zer nahi du gugandik, Tuah?

306
00:29:36,875 --> 00:29:37,957
Ez dakit.

307
00:29:37,958 --> 00:29:40,540
Ez da nik ezagutu nuen pertsona bera.

308
00:29:40,541 --> 00:29:44,250
Eta, orain, ezagutzen ditu
zuen istorioak, harremanak...

309
00:29:44,833 --> 00:29:47,833
Beraz, guztiak zaudete arriskuan.

310
00:29:50,291 --> 00:29:52,500
Oso aspaldian ez naiz ikaratuta egon.

311
00:29:53,708 --> 00:29:59,458
Baina ikaratzen nau egin dezakeenak
eta zuk ere ikaratuta egon beharko zenuke.

312
00:30:05,666 --> 00:30:06,666
Tuah.

313
00:30:09,291 --> 00:30:11,083
Baliteke berak jakitea

314
00:30:12,500 --> 00:30:14,916
hilezkortasuna galdu dudala?

315
00:30:17,625 --> 00:30:18,791
Noiz gertatu zen?

316
00:30:21,750 --> 00:30:23,125
Duela sei bat hilabete.

317
00:30:26,250 --> 00:30:27,333
Andromaka.

318
00:30:31,125 --> 00:30:32,666
Maleta egin beharko duzu.

319
00:30:33,750 --> 00:30:34,916
Egin dut jada.

320
00:30:36,916 --> 00:30:38,874
RIMINI
ITALIA

321
00:30:38,875 --> 00:30:41,707
Banekielako zer esango zenuen.

322
00:30:41,708 --> 00:30:43,833
Ez. Hori bazenekiela uste zenuen.

323
00:30:44,416 --> 00:30:46,790
- Gezurra esan zenigun.
- Itzuli dira.

324
00:30:46,791 --> 00:30:48,333
- Kaixo.
- Kaixo.

325
00:30:50,041 --> 00:30:51,333
Nor da?

326
00:30:53,875 --> 00:30:56,540
Hau Tuah da, lagun zahar bat.

327
00:30:56,541 --> 00:30:57,750
Lagun zahar bat?

328
00:30:59,083 --> 00:31:01,458
Beste bat zegoela ezkutatu diguzu?

329
00:31:02,916 --> 00:31:04,541
Gezurra esan diguzu?

330
00:31:05,416 --> 00:31:06,249
Ez da gezurra.

331
00:31:06,250 --> 00:31:08,333
Egia ez esatea gezurra esatea da.

332
00:31:08,833 --> 00:31:12,291
Andromakaren alde,
nitaz ez hitz egiteko eskatu nion.

333
00:31:13,916 --> 00:31:15,791
Bookerri zerbait gertatu zaio.

334
00:31:16,500 --> 00:31:17,333
Zer?

335
00:31:20,333 --> 00:31:22,583
- Berarekin egon zara?
- Ez da hori.

336
00:31:25,041 --> 00:31:26,625
Yusuf egon da harekin.

337
00:31:27,125 --> 00:31:28,915
Hitz egiten ibili dira.

338
00:31:28,916 --> 00:31:30,415
Haren etxera joan ginen.

339
00:31:30,416 --> 00:31:31,833
Odolez beteta zegoen.

340
00:31:33,583 --> 00:31:34,583
Discord.

341
00:31:36,166 --> 00:31:37,166
Ziur asko.

342
00:31:39,416 --> 00:31:40,915
Zer dakigu hari buruz?

343
00:31:40,916 --> 00:31:45,541
Non bizi den, ohiturak,
nola jarduten duen...

344
00:32:02,291 --> 00:32:03,125
Booker da.

345
00:32:04,583 --> 00:32:06,833
Ez kezkatu, nagusi. Konponduko dugu.

346
00:32:08,750 --> 00:32:09,833
Aukera bakarra da.

347
00:32:33,416 --> 00:32:34,916
Milesker etortzeagatik.

348
00:32:38,333 --> 00:32:40,083
- Joe.
- Kaixo.

349
00:32:43,916 --> 00:32:44,791
Zer jazo da?

350
00:32:47,541 --> 00:32:49,000
Andy ikusi behar dut.

351
00:33:13,166 --> 00:33:14,041
Andy.

352
00:33:18,958 --> 00:33:20,208
Aske dago.

353
00:33:22,916 --> 00:33:23,874
Zer?

354
00:33:23,875 --> 00:33:25,125
Quynh.

355
00:33:28,000 --> 00:33:30,625
Zu aurkitu ezinik, nire bila etorri da.

356
00:33:59,583 --> 00:34:00,833
<i>Andromaka.</i>

357
00:34:02,375 --> 00:34:04,957
<i>Itzuli naiz mundura,</i>

358
00:34:04,958 --> 00:34:08,625
<i>baina konturatu naiz
nire hilkutxa baino ilunagoa dela.</i>

359
00:34:11,000 --> 00:34:15,041
<i>Eta jakin dut bertan aske bizi izan zarela</i>

360
00:34:16,083 --> 00:34:18,000
<i>mende hauetan guztietan zehar.</i>

361
00:34:19,875 --> 00:34:24,583
<i>Zure hitzak entzun nahi ditut,
nire benetako kartzela atzean uzteko.</i>

362
00:34:27,250 --> 00:34:29,125
<i>Promes hautsi hura.</i>

363
00:34:29,916 --> 00:34:31,250
Zu eta ni.

364
00:34:32,750 --> 00:34:33,833
Amaierara arte.

365
00:34:34,333 --> 00:34:36,750
<i>Bila nazazu beti aurkitzen nauzun tokian.</i>

366
00:34:44,291 --> 00:34:45,625
Quynh ikusi behar dut.

367
00:34:47,000 --> 00:34:49,416
- Andy, ez.
- Quynh da.

368
00:34:53,500 --> 00:34:54,875
Utzi ezazu lasai, Nile.

369
00:34:57,458 --> 00:35:00,374
Andy, mila modu zituen
harremanetan jartzeko.

370
00:35:00,375 --> 00:35:04,290
Zentzuzkoa iruditzen zaizu
zurekin hitz egiteko Booker bahitzea?

371
00:35:04,291 --> 00:35:07,916
1500 urte pasa ditugu elkarrekin.
Zer dakizu zuk hari buruz?

372
00:35:09,166 --> 00:35:12,000
Badakit ni ezin naizela hil, baina zu bai.

373
00:35:12,708 --> 00:35:15,207
Eta badakit berak burua nahasten dizula.

374
00:35:15,208 --> 00:35:18,791
Esan. Zure tokian banengo,
utziko zenidake bakarrik joaten?

375
00:35:29,791 --> 00:35:31,541
Orduan zu al zara...

376
00:35:32,666 --> 00:35:33,665
Tuah?

377
00:35:33,666 --> 00:35:35,749
Pozten naiz, Sebastian.

378
00:35:35,750 --> 00:35:38,916
- Inporta zaizu Booker deitzea?
- Nahi duzun moduan.

379
00:35:41,708 --> 00:35:43,583
Noiz arte jarraituko duzue

380
00:35:44,083 --> 00:35:46,082
nirekin zakar jokatzen?

381
00:35:46,083 --> 00:35:48,833
Nola jakingo dugu
ez gaituzula berriz saldu?

382
00:35:49,541 --> 00:35:50,750
Mesedez.

383
00:35:56,916 --> 00:35:58,166
Tira...

384
00:35:59,833 --> 00:36:01,083
Ez duzue jakingo.

385
00:37:26,000 --> 00:37:27,083
Andromaka.

386
00:37:30,166 --> 00:37:31,875
Zu ez zara horrelakoa.

387
00:37:49,833 --> 00:37:51,500
Autoan bakarrik esnatu naiz.

388
00:37:53,083 --> 00:37:54,458
Joana zinela uste nuen.

389
00:37:55,625 --> 00:37:56,750
Bururatu zait, bai.

390
00:37:59,666 --> 00:38:01,041
Ezer egin dezaket?

391
00:38:04,916 --> 00:38:07,166
Bostehun urte itzuli ahal dizkidazu?

392
00:38:09,375 --> 00:38:10,625
Gustatuko litzaidake.

393
00:38:26,250 --> 00:38:28,250
Eta ezagutzen ez banau?

394
00:38:32,500 --> 00:38:34,416
Ez naiz itxuraz ari, baizik eta...

395
00:38:35,666 --> 00:38:37,208
bilakatu naizen pertsonaz.

396
00:38:44,208 --> 00:38:46,125
Eta nik ez badut bera ezagutzen?

397
00:38:48,083 --> 00:38:50,500
Andy, inoiz ez zaitut horrela ikusi.

398
00:38:59,791 --> 00:39:01,708
Ba mendeak igaro ditut horrela.

399
00:39:06,458 --> 00:39:09,291
ERROMA
ITALIA

400
00:39:24,875 --> 00:39:26,375
Zure atzetik joango naiz.

401
00:39:29,916 --> 00:39:30,750
Bale.

402
00:40:06,375 --> 00:40:08,875
Utziko didazu telefonoa erabiltzen?

403
00:41:41,666 --> 00:41:43,125
Ez dakit nola...

404
00:41:46,833 --> 00:41:49,500
Ez dago hitzik
nola huts egin nizun azaltzeko.

405
00:41:58,875 --> 00:42:00,458
Imajina dezakezu?

406
00:42:02,083 --> 00:42:02,958
Harrapatuta.

407
00:42:04,291 --> 00:42:05,208
Iluntasunean.

408
00:42:06,791 --> 00:42:11,041
Gihar guztiak oxigeno bila.

409
00:42:13,000 --> 00:42:17,458
Bizitzara behin eta berriro itzultzea
tarte labur batez...

410
00:42:19,625 --> 00:42:21,125
gogoratzeko,

411
00:42:22,458 --> 00:42:23,916
itxaropena izateko.

412
00:42:28,291 --> 00:42:29,500
Asko sentitzen dut.

413
00:42:32,458 --> 00:42:33,750
Asko sentitzen dut.

414
00:42:51,583 --> 00:42:52,916
Zenbat daramazu aske?

415
00:42:54,375 --> 00:42:55,583
Hilabete batzuk.

416
00:42:56,958 --> 00:42:58,707
Eta orain bilatu nauzu?

417
00:42:58,708 --> 00:43:02,750
Zuk ez ninduzun aurkitu
ozeanoaren eremu txiki batean.

418
00:43:03,541 --> 00:43:04,625
Bilatu nuen.

419
00:43:05,875 --> 00:43:09,125
- Zinez. Hainbat mendez.
- Baina bilatzeari utzi zenion.

420
00:43:34,708 --> 00:43:35,541
Quynh.

421
00:43:40,250 --> 00:43:41,208
Begira iezadazu.

422
00:43:47,375 --> 00:43:49,000
Behin esan zenidan...

423
00:43:51,500 --> 00:43:55,166
bakarrik egotea zela zure beldur bakarra.

424
00:43:59,083 --> 00:44:01,958
Elkar ezagutu aurretik geunden bezala.

425
00:44:05,208 --> 00:44:06,374
Ni bakarrik nago.

426
00:44:06,375 --> 00:44:07,290
Ez.

427
00:44:07,291 --> 00:44:08,625
Ni naukazu.

428
00:44:10,000 --> 00:44:12,583
Eta Joe, eta Nicky.

429
00:44:14,500 --> 00:44:15,500
Quynh.

430
00:44:18,875 --> 00:44:19,833
Zatoz etxera.

431
00:44:21,208 --> 00:44:22,458
Egin bat gurekin.

432
00:44:22,958 --> 00:44:28,125
Eskatzen ari zara zuekin bat egiteko
eta zure gerra amaigabean parte hartzeko?

433
00:44:30,208 --> 00:44:31,915
Zure bandoan borrokatzeko?

434
00:44:31,916 --> 00:44:33,207
Hilkorren alde?

435
00:44:33,208 --> 00:44:36,874
Hilkutxa batean sartuta
itsaso hondora bota nindutenen alde?

436
00:44:36,875 --> 00:44:39,250
Zuk ez dakizu

437
00:44:40,625 --> 00:44:41,833
zer gertatu den.

438
00:44:45,166 --> 00:44:46,000
Ezin ditut...

439
00:44:48,083 --> 00:44:49,583
Ezin ditut utzi.

440
00:44:54,333 --> 00:44:55,375
Ez naiz...

441
00:44:59,625 --> 00:45:00,708
Zer?

442
00:45:07,291 --> 00:45:09,624
Erabaki bat hartu duzula dirudi.

443
00:45:09,625 --> 00:45:10,708
Ez.

444
00:45:12,125 --> 00:45:13,583
Quynh, itxaron.

445
00:45:21,916 --> 00:45:23,291
Geratu hor.

446
00:45:50,083 --> 00:45:50,916
Quynh!

447
00:46:02,250 --> 00:46:04,166
Zaude. Ez dut borrokatu nahi.

448
00:46:40,833 --> 00:46:43,999
Ondo gogoratzen dut
nori eman nion lepoko hori

449
00:46:44,000 --> 00:46:45,416
oso aspaldi.

450
00:46:47,125 --> 00:46:48,625
Zu ez zara emakume hura.

451
00:47:09,958 --> 00:47:11,875
Andy. Aizu!

452
00:47:14,958 --> 00:47:16,375
Nahiko da.

453
00:47:16,875 --> 00:47:18,250
Discord hemen dago.

454
00:47:29,708 --> 00:47:31,832
Nile! Ez.

455
00:47:31,833 --> 00:47:33,041
Hori da Nile?

456
00:47:37,833 --> 00:47:39,500
Zer dakizu Nileri buruz?

457
00:47:44,666 --> 00:47:45,791
Discord.

458
00:47:46,958 --> 00:47:48,333
Berak askatu zintuen?

459
00:47:50,583 --> 00:47:51,958
Discordekin zaude.

460
00:48:00,291 --> 00:48:01,541
Geldi!

461
00:48:02,583 --> 00:48:03,666
Geldi.

462
00:48:15,458 --> 00:48:18,916
Bizitza orotan madarikatzen zaitut!

463
00:49:29,500 --> 00:49:32,333
Eliza batean ezkutatuta. Oso azkarra.

464
00:49:34,208 --> 00:49:38,666
- Baina irten beharko duzu noizbait.
- Ez nuen espero hain goiz zu ezagutzea.

465
00:49:42,250 --> 00:49:43,750
Han egon nintzen.

466
00:49:44,791 --> 00:49:46,083
Ondo gogoratzen dut.

467
00:49:48,208 --> 00:49:50,666
Gorrotoaren usain garratz hura.

468
00:49:54,666 --> 00:49:56,083
Esan, Nile Freeman,

469
00:49:56,583 --> 00:50:00,583
nola onar dezake kristau on batek
Andromakak egiten duena?

470
00:50:01,250 --> 00:50:03,583
Gizakiekin Jainkoa izatera jolastea.

471
00:50:04,166 --> 00:50:08,750
Ez gara Jainkoa izatera jolasten ari.
Laguntzen ari gara. Egoki dena egiten.

472
00:50:09,291 --> 00:50:11,916
Egoki iruditu zitzaizun
familia atzean uztea?

473
00:50:12,708 --> 00:50:14,458
Hilik zeundela sinetsaraztea?

474
00:50:16,375 --> 00:50:18,124
Hark behartu zintuen, ezta?

475
00:50:18,125 --> 00:50:21,000
Nire erabakia izan zen, nire aukera.

476
00:50:22,083 --> 00:50:24,000
Inoiz ez duzue aukerarik izan.

477
00:50:24,625 --> 00:50:25,708
Ez harekin.

478
00:50:32,208 --> 00:50:35,665
Gizakien kontuetan sartzeko
Andromakaren obsesioa dela eta

479
00:50:35,666 --> 00:50:38,125
harrapatu nahi gaituzte.

480
00:50:39,583 --> 00:50:42,000
Zure lagunak geldiarazten ez badituzu,

481
00:50:42,875 --> 00:50:43,875
nik egingo dut.

482
00:50:45,416 --> 00:50:47,875
Azken hilezkorra zara.

483
00:50:48,625 --> 00:50:50,833
Zure ondoren, ez dira gehiago jaioko.

484
00:50:57,333 --> 00:51:00,500
Eta imajinatu ezin duzun boterea daukazu.

485
00:51:04,083 --> 00:51:05,833
Egunen batean ulertuko duzu.

486
00:51:07,291 --> 00:51:11,333
Elkarrekin,
hilezkorren esku sartzea etengo dugu.

487
00:51:12,500 --> 00:51:15,500
- Zurekin ez dut ezer egingo.
- Konektatuta gaude.

488
00:51:16,708 --> 00:51:18,833
Jaiotza marka duzu ezker besoan?

489
00:51:25,166 --> 00:51:26,416
Lehen hilezkorra

490
00:51:27,333 --> 00:51:28,375
eta azkena.

491
00:51:29,458 --> 00:51:31,500
Laster arte, Nile.

492
00:51:57,208 --> 00:51:59,791
Argi dago Discord gu aurkitzeko gai dela.

493
00:52:01,125 --> 00:52:03,915
Baina Erromako kameren grabazioak ditugu.

494
00:52:03,916 --> 00:52:07,208
Discord edo Quynh
kamera baten paretik pasatzen badira,

495
00:52:08,708 --> 00:52:09,916
jakingo dugu non dauden.

496
00:52:13,250 --> 00:52:14,374
Bada zerbait.

497
00:52:14,375 --> 00:52:15,833
Zer esan nahi du?

498
00:52:17,500 --> 00:52:18,625
Azkena naizela.

499
00:52:20,291 --> 00:52:22,999
Discordek badaki zerbait guk ez dakiguna.

500
00:52:23,000 --> 00:52:24,958
Aurkitu beharko dugu zer den.

501
00:52:25,666 --> 00:52:28,583
Orduan zer egingo dugu Quynhekin?

502
00:52:32,500 --> 00:52:33,333
Ez dakit.

503
00:53:33,708 --> 00:53:34,583
Booker.

504
00:53:35,166 --> 00:53:36,625
Lanean ari zara?

505
00:53:39,375 --> 00:53:40,416
Beti bezala.

506
00:53:45,916 --> 00:53:47,000
Esan zerbait.

507
00:53:49,458 --> 00:53:53,583
Zauritu du Nilek Andy inoiz?

508
00:53:54,583 --> 00:53:56,916
Bai. Lehenengo egunean borrokatu ziren.

509
00:53:58,583 --> 00:54:00,250
Nilek Andy sastatu zuen.

510
00:54:02,666 --> 00:54:03,500
Zergatik?

511
00:54:06,750 --> 00:54:07,916
Tira...

512
00:54:09,708 --> 00:54:14,083
Nire teoriaren arabera,
horregatik galdu du Andyk hilezkortasuna.

513
00:54:16,083 --> 00:54:17,541
Zer diozu?

514
00:54:18,791 --> 00:54:21,625
Edonoiz bihur gaitezke hilkor, ezta?

515
00:54:24,166 --> 00:54:26,375
Bizitza inoiz ez da betierekoa.

516
00:54:33,166 --> 00:54:37,458
Discordek eta biok kondaira bat
entzun genuen duela hainbat mende.

517
00:54:39,083 --> 00:54:40,291
Kondairak dio

518
00:54:41,750 --> 00:54:44,624
azken hilezkorraren zauri batek

519
00:54:44,625 --> 00:54:49,041
hilezkortasuna hausteko boterea duela.

520
00:54:51,750 --> 00:54:54,333
Nilek kendu zion hilezkortasuna Andyri?

521
00:54:57,291 --> 00:55:01,415
Nire ustez, Discordek Nile erabiliko du

522
00:55:01,416 --> 00:55:03,125
gu denak hiltzen saiatzeko.

523
00:55:05,791 --> 00:55:06,957
Eta badago gehiago.

524
00:55:06,958 --> 00:55:08,457
Kondairak ere esaten du

525
00:55:08,458 --> 00:55:12,790
zauritutako hilezkorrak beste bati
eman diezaiokeela hilezkortasuna

526
00:55:12,791 --> 00:55:14,875
bere dohaina galdu aurretik.

527
00:55:19,375 --> 00:55:20,541
Transferentzia bat.

528
00:55:21,250 --> 00:55:22,291
Hain zuzen ere.

529
00:55:23,916 --> 00:55:25,541
Baina borondatez eman behar dio.

530
00:55:28,458 --> 00:55:31,833
Orduan berreskura dezake
Andyk hilezkortasuna?

531
00:55:34,708 --> 00:55:37,083
Gutako bat hilkor bilakatzen bada, bai.

532
00:55:40,083 --> 00:55:43,000
Baina teoria bat baino ez da.

533
00:55:51,000 --> 00:55:51,958
Andy?

534
00:55:52,916 --> 00:55:54,874
Baduzu segundo bat?

535
00:55:54,875 --> 00:55:55,875
Noski.

536
00:56:01,541 --> 00:56:04,040
Esan nahi nizun, hau dena bukatzen denean,

537
00:56:04,041 --> 00:56:05,625
ziurrenik joango naizela.

538
00:56:06,125 --> 00:56:08,416
Ez izan kaikua, Book. Behar zaitugu.

539
00:56:09,916 --> 00:56:11,750
Ez zintugun baztertu behar.

540
00:56:13,208 --> 00:56:14,915
Egin beharrekoa egin zenuten.

541
00:56:14,916 --> 00:56:16,457
Merezi nuen.

542
00:56:16,458 --> 00:56:17,541
Eseri.

543
00:56:20,041 --> 00:56:22,249
Gogoratzen duzu banandu ginen unea?

544
00:56:22,250 --> 00:56:24,250
Fedea ez galtzeko esan zenidan.

545
00:56:25,125 --> 00:56:26,000
Ezta?

546
00:56:27,291 --> 00:56:30,541
Bueno, ba... galdu nuen

547
00:56:31,375 --> 00:56:32,666
eta lurra jo nuen.

548
00:56:34,000 --> 00:56:37,375
Zu joaten ikustea,
berriz ikusiko ez zintudala pentsatzea...

549
00:56:39,541 --> 00:56:40,625
zera...

550
00:56:44,083 --> 00:56:47,750
Baina bizitza xelebrea da
eta hemen nago zurekin hizketan.

551
00:56:49,208 --> 00:56:51,041
Eta esker oneko sentitzen naiz.

552
00:56:53,791 --> 00:56:56,041
Oso aspalditik ezagutzen dugu elkar.

553
00:56:57,125 --> 00:57:00,416
Bai, eta gauza asko utzi ditut esan gabe.

554
00:57:04,666 --> 00:57:07,332
Gauzak behin eta berriz
egin ahal dituzunean,

555
00:57:07,333 --> 00:57:09,249
beti, iraungitze datarik gabe,

556
00:57:09,250 --> 00:57:13,041
ondokoari gauzak esatea ahazten zaizu.

557
00:57:17,625 --> 00:57:19,583
Iraungitze data izan nahi nuke.

558
00:57:21,750 --> 00:57:22,833
Badakizu zergatik?

559
00:57:25,083 --> 00:57:26,708
Esanahi bat izateko.

560
00:57:30,875 --> 00:57:33,665
Esan nahi dut agian hau dela unerik onena

561
00:57:33,666 --> 00:57:35,125
Quynh itzultzeko.

562
00:57:41,750 --> 00:57:43,333
Une honen zain egon naiz

563
00:57:44,291 --> 00:57:45,416
aspaldi-aspalditik...

564
00:57:51,041 --> 00:57:52,833
baina ez da hain erraza.

565
00:57:53,416 --> 00:57:55,791
Minduta dagoelako saldu zaitu.

566
00:57:58,375 --> 00:58:00,083
Hau ez da bukatu.

567
00:58:01,083 --> 00:58:02,958
Beti konpontzen ditugu gauzak.

568
00:58:05,958 --> 00:58:07,583
Ez ezazu fedea galdu, Andy.

569
00:58:11,250 --> 00:58:12,583
Eta egin lo.

570
00:58:42,750 --> 00:58:44,125
Berriz huts egin dizu.

571
00:58:45,458 --> 00:58:46,583
Sentitzen dut.

572
00:58:53,333 --> 00:58:57,333
Ozeanotik atera zintudan
zure beharra nuelako.

573
00:58:58,625 --> 00:59:01,791
Andromaka galdu arren,
ez duzu bakarrik egon behar.

574
00:59:03,750 --> 00:59:05,250
Nola lagun zaitzaket?

575
00:59:07,083 --> 00:59:09,541
Haiek sufritzea nahi dut.

576
00:59:11,458 --> 00:59:13,916
Andromakak eta besteek sufrituko dute.

577
00:59:17,166 --> 00:59:18,375
Ez.

578
00:59:21,083 --> 00:59:22,500
Guztiek.

579
00:59:25,083 --> 00:59:26,916
Hor bai, lagun zaitzaket.

580
00:59:52,375 --> 00:59:56,000
{\an8}SERPONGEKO GUNE NUKLEARRA

581
01:01:28,125 --> 01:01:29,250
Armak lurrera.

582
01:02:28,666 --> 01:02:30,000
Ea zer dakizun egiten.

583
01:02:34,333 --> 01:02:35,166
Benetan?

584
01:02:36,416 --> 01:02:37,250
Zergatik ez?

585
01:02:37,750 --> 01:02:41,749
Zahartxoagoa banaiz ere,
erakutsiko dizkizut pare bat gauza.

586
01:02:41,750 --> 01:02:44,250
Zuk niri borrokatzen erakutsi? Ea.

587
01:02:54,541 --> 01:02:55,750
Bale, Book.

588
01:02:58,166 --> 01:02:59,082
Aizu, Tuah.

589
01:02:59,083 --> 01:03:01,707
Garaiz heldu zara agurea galtzen ikusteko.

590
01:03:01,708 --> 01:03:04,207
Ez pasatu. Aspaldian ez naiz borrokatu.

591
01:03:04,208 --> 01:03:06,374
Beharbada ez zaude prest, Booker.

592
01:03:06,375 --> 01:03:07,458
Ea.

593
01:03:17,666 --> 01:03:19,500
Zer moduz ari naiz, Tuah?

594
01:03:20,208 --> 01:03:21,625
Berezko dohaina duzu.

595
01:03:22,291 --> 01:03:23,707
Nik ere saiatu nahi dut.

596
01:03:23,708 --> 01:03:25,583
Ez, utzidazu jolasten.

597
01:03:26,375 --> 01:03:27,500
Mesedez.

598
01:03:31,833 --> 01:03:32,708
Bale.

599
01:04:07,208 --> 01:04:08,166
Kaka!

600
01:04:09,166 --> 01:04:10,416
Barka, Book.

601
01:04:11,416 --> 01:04:12,541
Ez, ondo nago.

602
01:04:14,500 --> 01:04:15,625
Ondo pasatu dugu.

603
01:04:19,083 --> 01:04:20,457
Hau sendatuko dut.

604
01:04:20,458 --> 01:04:21,625
Bale.

605
01:04:22,791 --> 01:04:23,791
Itzuliko naiz.

606
01:04:30,416 --> 01:04:31,958
Ez zenuen hori egin behar.

607
01:04:33,666 --> 01:04:35,582
Teoria bat dela esan dizut.

608
01:04:35,583 --> 01:04:37,541
Teoria bat baino ez.

609
01:04:38,583 --> 01:04:40,291
Nabaritzen dut jada.

610
01:04:40,958 --> 01:04:42,333
Ez naiz sendatzen ari.

611
01:04:47,208 --> 01:04:49,041
Orduan ez dugu denbora askorik.

612
01:04:50,250 --> 01:04:52,958
Gogoratu borondatez eman behar duzula.

613
01:04:56,416 --> 01:04:59,290
Tuah, ulertu behar duzu

614
01:04:59,291 --> 01:05:01,333
Andyk ezin duela jakin.

615
01:05:03,666 --> 01:05:04,708
Inola ere ez.

616
01:05:05,875 --> 01:05:06,875
Emadazu hitza.

617
01:05:08,458 --> 01:05:10,707
SERPONGEKO GUNE NUKLEARRA

618
01:05:10,708 --> 01:05:12,541
IRUDI BAT JASO DUZU...

619
01:05:20,916 --> 01:05:22,790
Jakarta kanpoaldean daude.

620
01:05:22,791 --> 01:05:25,041
Egin dezagun bilera liburutegian.

621
01:05:25,541 --> 01:05:26,666
Berehala noa.

622
01:05:29,166 --> 01:05:31,125
Beste lelokeria bat egin duzu?

623
01:05:32,166 --> 01:05:33,833
Bai, bueno. Ezagutzen nauzu.

624
01:05:34,541 --> 01:05:35,833
Betikoa.

625
01:05:37,458 --> 01:05:39,125
Copleyk bilera egin nahi du.

626
01:05:40,125 --> 01:05:40,958
Ados.

627
01:06:12,208 --> 01:06:13,290
Ondo zaude?

628
01:06:13,291 --> 01:06:14,416
Bai.

629
01:06:15,041 --> 01:06:16,582
Denbora nahikotxo pasa da.

630
01:06:16,583 --> 01:06:17,916
Ez nago sasoian.

631
01:06:19,041 --> 01:06:20,333
Behean egongo gara.

632
01:06:34,541 --> 01:06:36,375
Gune nuklear sekretu bat da.

633
01:06:37,375 --> 01:06:40,083
Indonesian dago,
baina jabeak txinatarrak dira.

634
01:06:40,583 --> 01:06:41,958
Ez luke existitu behar.

635
01:06:42,500 --> 01:06:44,125
Ezbaia balia dezakegu.

636
01:06:44,958 --> 01:06:45,832
Bai.

637
01:06:45,833 --> 01:06:50,457
Nire kontaktuek irudi hauek lortu zituzten

638
01:06:50,458 --> 01:06:54,625
gaizkileek komunikazioak moztu aurretik.

639
01:07:00,458 --> 01:07:03,207
Ulertzekoa da haien operazio taldeak

640
01:07:03,208 --> 01:07:05,457
sistema osoa kontrolatzen duela,

641
01:07:05,458 --> 01:07:07,625
kontrol gelatik hozte ganberaraino.

642
01:07:09,416 --> 01:07:12,832
Egitura handi hori nukleoa da.

643
01:07:12,833 --> 01:07:15,666
Dirudienez, hor barruan,

644
01:07:17,250 --> 01:07:18,791
lehergailu bat jarri dute.

645
01:07:24,291 --> 01:07:28,166
Eztanda egiten badu, arriskuan egongo da...

646
01:07:30,375 --> 01:07:31,499
instalazio osoa.

647
01:07:31,500 --> 01:07:34,790
Eta erradiazioa inguruan zabalduko da.

648
01:07:34,791 --> 01:07:36,375
Hamar milioi pertsona.

649
01:07:37,666 --> 01:07:39,915
Lehergai bideratuak ere jarri dituzte,

650
01:07:39,916 --> 01:07:46,500
tarte luze batez zuetako edozein
gaitasunik gabe uzteko modukoak.

651
01:07:47,750 --> 01:07:48,958
Tranpa bat da.

652
01:07:49,541 --> 01:07:51,832
Bonba amu gisa erabiltzen ari da.

653
01:07:51,833 --> 01:07:56,165
Badaki bera gelditzen saiatuko garela.
Discorden jokoan sartzen ari gara.

654
01:07:56,166 --> 01:07:57,958
Horixe bera esan zidan.

655
01:07:58,541 --> 01:07:59,958
Gu gara haren helburua.

656
01:08:01,250 --> 01:08:02,375
Denak.

657
01:08:04,166 --> 01:08:06,582
Berdin dit helburua, bonba bat dago.

658
01:08:06,583 --> 01:08:09,458
Eta lehertuko dute nahi dutena lortzeko.

659
01:08:11,958 --> 01:08:13,000
Ez dugu aukerarik.

660
01:08:14,291 --> 01:08:15,333
Joan behar dugu.

661
01:08:17,125 --> 01:08:18,041
Prestatu.

662
01:08:29,833 --> 01:08:30,666
Milesker.

663
01:08:54,791 --> 01:08:58,625
Gogoratzen duzu nola jolasten ginen
Irlandan, Moherko labarretan?

664
01:09:00,125 --> 01:09:01,000
Bai.

665
01:09:01,583 --> 01:09:03,041
Ertzerantz korrika eginez?

666
01:09:04,125 --> 01:09:07,750
Ea nor beldurtzen zen lehenago.
Inoiz ez zenuen amore ematen.

667
01:09:09,625 --> 01:09:10,708
Ez.

668
01:09:16,958 --> 01:09:17,875
Kontadazu.

669
01:09:20,166 --> 01:09:21,791
Beldur naiz, Nicky.

670
01:09:24,833 --> 01:09:26,041
Zergatik?

671
01:09:29,458 --> 01:09:30,750
Gurea buka daitekeelako.

672
01:09:34,166 --> 01:09:37,874
Andromakak 3000 urte igaro zituen bakarrik

673
01:09:37,875 --> 01:09:39,416
Quynh topatu aurretik.

674
01:09:41,500 --> 01:09:44,332
Baina gu elkarrekin egon gara hasieratik.

675
01:09:44,333 --> 01:09:48,000
Ezin dut sinetsi kasualitatea izan denik.

676
01:09:52,125 --> 01:09:53,291
Gauzak amaitzen dira.

677
01:09:53,875 --> 01:09:56,500
Sentitzen dudana ikusten zaitudanean,

678
01:09:58,041 --> 01:09:59,458
zure bihotza ikustean...

679
01:10:02,875 --> 01:10:04,333
guztiz hilezkorra da.

680
01:10:47,750 --> 01:10:52,791
<i>Ez da gomendagarria
nukleoaren inguruan su egitea.</i>

681
01:10:53,708 --> 01:10:55,458
<i>James, kontakturik ez.</i>

682
01:10:56,208 --> 01:10:58,625
Aurrerago aurkituko duzue erresistentzia.

683
01:11:00,000 --> 01:11:00,832
<i>Gogoratu:</i>

684
01:11:00,833 --> 01:11:03,291
<i>haiek une oro jakingo dute non gauden.</i>

685
01:11:08,125 --> 01:11:09,791
Ateak hegoaldean daude.

686
01:11:10,708 --> 01:11:12,416
Sartu eta igo eskaileretatik.

687
01:11:22,125 --> 01:11:25,958
Jarraitu hormaren parean.
Erreaktorearen goialdera helduko zarete.

688
01:11:31,541 --> 01:11:32,583
<i>Mugimendurik?</i>

689
01:11:33,166 --> 01:11:34,291
Ezer ez oraindik.

690
01:11:34,791 --> 01:11:36,415
<i>Eta zure aldean, Joe?</i>

691
01:11:36,416 --> 01:11:38,625
<i>Kontakturik ez alde honetan.</i>

692
01:11:42,875 --> 01:11:43,916
Lehergai bideratua.

693
01:11:46,875 --> 01:11:49,958
<i>Adi. Lehergailu txiki gehiago egongo dira.</i>

694
01:11:50,458 --> 01:11:54,082
Beharbada ez dira hain ergelak
gune nuklear batean geratzeko

695
01:11:54,083 --> 01:11:56,375
bonba bat jarri eta gero.

696
01:12:30,375 --> 01:12:32,708
Gorputzez gorputzeko borroka nahi dute.

697
01:12:33,291 --> 01:12:35,291
Gogoratu: beti dago astakume bat.

698
01:12:44,583 --> 01:12:46,541
Goazen! Mugi!

699
01:13:28,000 --> 01:13:29,166
Nicky, altxa!

700
01:13:41,375 --> 01:13:43,958
Zoazte kontrol gelara. Ireki ate hori.

701
01:13:49,375 --> 01:13:51,082
Nondik, Copley?

702
01:13:51,083 --> 01:13:54,040
Ea. Jarraitu korridoretik hondoraino.

703
01:13:54,041 --> 01:13:56,041
<i>Kontrol gelara helduko zarete.</i>

704
01:14:33,083 --> 01:14:34,791
Aurkitu dut astakumea.

705
01:14:51,958 --> 01:14:53,000
Andy!

706
01:15:07,041 --> 01:15:08,166
Nile!

707
01:15:21,666 --> 01:15:22,958
Nile?

708
01:15:24,958 --> 01:15:28,040
<i>Sisteman sartzen banaiz,
bonba non dagoen esango dizuet.</i>

709
01:15:28,041 --> 01:15:29,250
<i>Denbora gutxi dugu.</i>

710
01:15:35,125 --> 01:15:37,040
Sistemak suebaki bat dauka.

711
01:15:37,041 --> 01:15:38,625
<i>Bilatu eskuzko agintea.</i>

712
01:15:39,958 --> 01:15:41,583
Ez dago eskuzko aginterik.

713
01:15:52,166 --> 01:15:53,915
Hau zen Discorden plana.

714
01:15:53,916 --> 01:15:55,916
Gu banantzea.

715
01:16:11,541 --> 01:16:12,375
<i>Copley?</i>

716
01:16:16,916 --> 01:16:21,416
{\an8}KONTUZ
NITROGENO LIKIDOA

717
01:16:46,416 --> 01:16:48,832
<i>Tuah? Nicky? Joe?</i>

718
01:16:48,833 --> 01:16:50,041
Nile.

719
01:17:11,041 --> 01:17:11,999
Harrapatuta gaude.

720
01:17:12,000 --> 01:17:13,000
Hemendik!

721
01:17:16,166 --> 01:17:17,833
Joe, Nicky, Nile!

722
01:17:18,500 --> 01:17:19,750
Galdu ditugu, Book.

723
01:17:20,500 --> 01:17:21,916
Discord zelatan ari da.

724
01:17:27,500 --> 01:17:28,666
Goazen.

725
01:17:32,791 --> 01:17:34,415
Ateak kontrolatzen ditu.

726
01:17:34,416 --> 01:17:36,000
Banandu nahi gaitu.

727
01:17:38,583 --> 01:17:41,457
Atea irekitzen denean, zoaz zu aurretik.

728
01:17:41,458 --> 01:17:42,707
Ez, zu aurretik.

729
01:17:42,708 --> 01:17:45,874
- Birrindu egingo naute.
- Beti zara lehena.

730
01:17:45,875 --> 01:17:47,958
- Ez nabil txantxetan.
- Ni ere ez.

731
01:17:51,291 --> 01:17:52,125
Zer?

732
01:17:52,791 --> 01:17:54,666
- Eman egin dizut.
- Nola?

733
01:17:55,625 --> 01:17:56,666
Geratu atzean.

734
01:18:18,708 --> 01:18:21,041
Iraungitze data lortu dut.

735
01:18:21,916 --> 01:18:23,625
Zuk baduzu xede bat.

736
01:18:25,750 --> 01:18:27,041
Nirea hau da.

737
01:18:28,416 --> 01:18:29,541
Book!

738
01:18:33,250 --> 01:18:34,208
Book!

739
01:18:54,875 --> 01:18:56,000
Ez!

740
01:19:13,458 --> 01:19:14,458
Book!

741
01:19:27,833 --> 01:19:29,791
Book, nik...

742
01:19:37,708 --> 01:19:39,041
Sébastien.

743
01:21:10,125 --> 01:21:11,125
Bakarrik zaude.

744
01:21:12,250 --> 01:21:14,125
Eman bonba, Quynh.

745
01:21:15,041 --> 01:21:16,458
Zoaz Discordekin.

746
01:21:17,125 --> 01:21:18,540
Emaiozu nahi duena.

747
01:21:18,541 --> 01:21:20,375
Hil egin nahi gaitu.

748
01:21:22,583 --> 01:21:25,666
Andyrekin mendeak eman zenituen.

749
01:21:26,333 --> 01:21:27,708
Mendeak.

750
01:21:28,208 --> 01:21:30,583
Zergatik saldu duzu horrela?

751
01:21:37,625 --> 01:21:39,875
Zuk ez dakizu ezer guri buruz.

752
01:22:12,083 --> 01:22:13,083
Zer...

753
01:22:20,125 --> 01:22:21,166
Ez naiz...

754
01:22:22,875 --> 01:22:24,415
Ez naiz sendatzen ari.

755
01:22:24,416 --> 01:22:25,499
Quynh!

756
01:22:25,500 --> 01:22:27,207
Zer egin didazu?

757
01:22:27,208 --> 01:22:28,375
Nik ez...

758
01:22:31,333 --> 01:22:32,333
Barkatu.

759
01:22:41,666 --> 01:22:42,500
Lasai.

760
01:23:46,500 --> 01:23:47,582
Nile!

761
01:23:47,583 --> 01:23:48,500
Joe!

762
01:23:49,958 --> 01:23:50,916
Nicky!

763
01:23:51,833 --> 01:23:52,666
Tuah!

764
01:24:56,458 --> 01:24:59,708
Horrelakoa ez naizela esango didazu?

765
01:25:08,041 --> 01:25:10,250
Nire misioa zu salbatzea zela uste nuen.

766
01:25:12,375 --> 01:25:13,541
Baina, azkenean,

767
01:25:14,666 --> 01:25:18,250
gutako bakoitzari dagokigu
benetan nor garen erabakitzea.

768
01:26:14,166 --> 01:26:15,916
Nora eraman ditu, Quynh?

769
01:26:18,083 --> 01:26:19,166
Nora?

770
01:26:19,666 --> 01:26:20,750
Ez dakit.

771
01:26:31,333 --> 01:26:33,041
Poltsak kargatuta. Goazen!

772
01:28:44,750 --> 01:28:46,083
Eman buelta batzuk!

773
01:29:55,625 --> 01:29:57,500
Zure eskua ez da sendatzen ari.

774
01:30:01,458 --> 01:30:02,375
Hilkorra zara.

775
01:30:04,000 --> 01:30:07,499
Honek ez du zerikusirik
hilezkorren esku sartzearekin, ezta?

776
01:30:07,500 --> 01:30:09,041
Ez begiratu horrela.

777
01:30:10,166 --> 01:30:12,749
Badakizu zer den,
eternitate baten ondoren,

778
01:30:12,750 --> 01:30:15,166
bat-batean, hilkorra zarela ezagutzea?

779
01:30:16,416 --> 01:30:17,958
Minutu bakoitza

780
01:30:18,458 --> 01:30:20,375
urrats bat da heriotzarantz.

781
01:30:21,250 --> 01:30:23,166
Denborak ez du ezer balio

782
01:30:24,416 --> 01:30:26,165
guztia balio duen arte.

783
01:30:26,166 --> 01:30:29,625
Denborak ez du baliorik
baliorik ematen ez badiozu.

784
01:30:34,458 --> 01:30:37,500
Zure lagunei denbora gutxi geratzen zaie.

785
01:30:41,125 --> 01:30:42,333
Hori da zure plana?

786
01:30:43,791 --> 01:30:44,958
Hil egingo dituzu?

787
01:30:45,458 --> 01:30:46,333
Ez.

788
01:30:47,750 --> 01:30:48,791
Nilek hilko ditu.

789
01:30:49,708 --> 01:30:51,166
Suntsitzaile bat da.

790
01:30:52,291 --> 01:30:54,375
Hilezkortasuna ken diezaieke.

791
01:30:58,958 --> 01:31:00,375
Eta niri eman.

792
01:31:03,958 --> 01:31:05,208
Ez die minik egingo.

793
01:31:06,458 --> 01:31:08,458
Aukera emango diodala uste duzu?

794
01:31:19,958 --> 01:31:22,458
Zure bizitza baliotsuagoa dela uste duzu?

795
01:31:23,291 --> 01:31:25,333
Niretzat, gehiago balio du.

796
01:31:26,750 --> 01:31:29,375
Hasieran, ez dira ados egongo.

797
01:31:33,000 --> 01:31:37,000
Baina torturarekin asko lortzen da.

798
01:31:57,791 --> 01:31:59,499
Haien bila joango naiz!

799
01:31:59,500 --> 01:32:03,583
Eta etortzen zarenean,
baldintza berdinetan egongo gara.

800
01:35:16,583 --> 01:35:20,291
Gauza asko gorroto ditut mende honetatik,

801
01:35:21,208 --> 01:35:23,958
baina hau gustatzen zait.

802
01:35:39,958 --> 01:35:42,416
Ez nekien Discord hilkorra zenik.

803
01:35:47,291 --> 01:35:48,583
Aurkituko ditut.

804
01:35:50,625 --> 01:35:52,125
Galdera bakarra da:

805
01:35:54,250 --> 01:35:57,250
etorriko zara nire aldean borrokatzera?

806
01:36:00,875 --> 01:36:01,708
Ez.

807
01:36:09,500 --> 01:36:11,875
Zu borrokatuko zara nirean.

808
01:36:17,833 --> 01:36:18,958
Nora zoaz?

809
01:36:19,625 --> 01:36:21,332
Ni beti naiz lehena.

810
01:36:21,333 --> 01:36:24,499
Orain, ez. Saiatu nire erritmoari eusten.

811
01:36:24,500 --> 01:36:25,916
- Bai?
- Bai.

812
01:36:40,375 --> 01:36:42,583
GREG RUCKAREN NOBELA GRAFIKOAN OINARRITUTA

813
01:44:44,500 --> 01:44:49,500
Azpitituluak: B. Larrañaga



